Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Pedagogiaren inguruko berrikuntzak sarean

Artxiboa: Urtarrila 2007

31/01/2007 GMT 1

Power point Tutoriala

tikjesuitak @ 13:32

Power Point programaren erabilera zeuen kabuz ikasi nahi duzuenontzat.

power

>KLIKATU HEMEN<

Windows Vista Microsoften sistema eragile Berria.

tikjesuitak @ 13:21

vistaA la última egon nahi dutenentzat, Microsoft konpainiak, Windows Vista sistema eragile berria kaleratu du.

Produktu berri honen aldeko eta kontrako iritziak entzungo dituzue, baina  esteka honetan sakatu eskero,  EL Pais-ek bere web orrian eskegi duen bideo interesgarri bat ikusteko aukera izango duzue.

" Lehenengo aldia da Microsoftek bere sistema eragilea eskuratzeko erabateko sarbide elektronikoa eskaintzen duena. Orain arte, aurretik instalatzen zuten ordenagailu berrietan edota disko paketeetan.

Microsoftek urteak daramatza finantza, joko eta beste zenbait software informatikoren kopiak online moduan saltzen. Baina, orain arte, ez da ausartu Internet bidezko banaketa egiten, haien ustez, sarea ez baitzen bere produktu izarra banatzeko tokirik ziurrena.

Orain, "morroilo digitalari" esker, arazo hau konponduta ikusten dute. Programaren sarbide-gakoa salbu egotea ahalbidetuko du, besteak beste, software berriak.

Hau guztia gutxi balitz, egun Windows Vista dutenek "Anytime Upgrade" izeneko sistema eragilearen bertsio osatua eskuratzeko aukera izango dute, betiere sareari esker." >>Eitb

Argazki eta irudien tamaina.

tikjesuitak @ 13:08

Sarri, e-mailez bidalitako argazki bat explorer-arekin irekitzerakoan pantaila baino handiagoa ikusten dugu eta ez dakigu nola gure ordenadoreko monitorearen neurrira egokitu. Zergatik gertatzan da hau?

Resoluzioa

Irudi digitalaren inguruan ezagutu behar diran kontzeptuak.

Pixelen tamaina:irudiaren tamaina pixelen arabera(Pixel bat (ingelesez, picture element) irudi digital baten unitate txikiena da)

Dokumentuaren neurriak: Altuera eta zabalera. Neurri berdineko argazkiek pixel kopuru desberdina izan dezakete.

Resoluzioa: Pugadako (pulgada 1= 2,54 cm). irudiak duen Pixel kopurua.

Hirudiaren tamaina hiru kontzeptu hauekin definitu daiteke.

Ordenadorearen zein Interneteko explorer-ak, 72 pixel-pulgadako erresoluzioa erabiltzen dute. Resoluzio honen gainetik irekitako irudiak, dokumentuari dagozkion altuera eta zabalera baino handiagoarekin ikusiko ditugu.

 

pantalla
Gaineko argazkian resoluzioa eta tamaina ez datoz bat. Argazkiaren resoluzioa 72 Pixelekoa izan beharko litzateke eta dokumentuaren neurriak, guk ezarritakoak.
resoluzioa2

Oraingoan, resoluzioa eta argazkiaren neurriak bat datoz, 72 pixel-pulgadakoa delako.
Horrexegaitik, web orri baten edo Power-point batetan ikusi nahi ba ditugu gure argazkiak,kamaratik datorkigun resoluzioa edo tamaina murriztu beharko genuke.

Horretarako tresna desberdinak erabili daitezke. Guzti hau nola egin, oso ondo azaltzen da esteka honetan, .

TUTORIAL FOTOGRAFÍA. Cómo modificar el tamaño de las fotos

 

 

12/01/2007 GMT 1

Euskararen eguna 2006

tikjesuitak @ 14:14


10/01/2007 GMT 1

Zer da Webquest bat?

tikjesuitak @ 12:52

INTERNET-A BALIABIDE DIDAKTIKO ERABILTZEKO ERA

  • Informazio bilaketa-lan zuzendua

  • Curriculumearekin erlazionaturiko ataza baten garapena, baliabide informatikoen bidez

  • Informazio gehiena Sarean eskuragarri, ahaleginak horren bilaketan baino gehiago, bere erabileran (azterketa, hautaketa, sintesia, ...) zentratzen da. .Irakasleak iharduera proposatzen du (proiektatu eta gelaInfodiseinatu egiten du) eta ikasleak bere kabuz garatzen du, ezagutza irakaslearen bitartez eraikitzen.

WebQuest-ak diseinatzea ez da edozein Unitate Didaktiko sortzearen ezberdina. Ihardueraren esakuneak ikaslea orientatu behar du: horretarako lan interesgarri eta egingarria eman behar zaio, beharrezko orientabide eta baliabideak eman behar zaizkio, ebaluazioa nolakoa izango den argitu behar zaio, eta azkenik gaia laburtzen eta orokor bihurtzen lagundu behar zaio.

Zer sortu, ekoiztu edo aurkeztuko dute ikasleek?

  • Ikasleek webquestaren amaierarako aurkeztu beharko duten jarduera ahalik eta zehaztasun handienez aurkezten saiatuko gara.
    • Ahozko azalpena
    • Bideo grabazioa
    • Web orrialde baten ekoizpena
    • Power Point aurkezpena
    • Oro har, informazioa bildu, analizatu eta eraldatzea eskatzen duen jarduera oro :
      • galderak erantzun
      • laburpenak egin
      • ebazpenak
      • norberaren iritzia defendatu...

  • Webquestaren atalik garrantzitsuena da eta berau garatzeko era ugari dago. Bernie Dodge-k ondorengo artikuluan ohikoenak diren 12 atazen deskribapena ematen digu (oso interesgarria):
  • Webquest taskonomy: a taxonomy of tasks (Bernie Dodge)
  • La tareonomía de los Webquests (gaztelaniara itzulia)
  • Webquest designed patterns

  • Nola sortu? Zein urrats jarraitu?

    • Proposaturiko ataza bete ahal izateko ikasleak edo taldeak jarraitu beharreko urratsak azalduko ditugu.
      • Taldeko partaide bakoitzaren lanaren deskribapena, rol ezberdinen trataera...
      • Irakasleak aprendizaiari buruzko laguntza, aholku eta iradokizunak sar ditzake (talde dinamikari buruzko informazioa, brainstorming...)

    • Prozesuaren deskribapena laburra, zehatza eta argia izan beharko litzateke.
    • Erabiliko ditugun estekak zehaztuko ditugu:
      • Kopurua ahalik eta mugatuen izatea komeni da (bestela, ez du zentzurik; irekia utziko genuke).
      • Ikasleak aztertuko dituzten webguneak ondo aukeratuak izatea komeni da. Jarraian topatuko dituzu webguneak hautatzeko irizpide eta txantiloi ezberdinak:

    La escuela del futuro será un wiki

    tikjesuitak @ 11:53

    FRACTAL Eso es lo que me dice mi bola de cristal, es decir mi agregador de RSS. Loque veo es un movimiento bien intenso para desarrollar contenidos educativos que sirvan de base para el currículo. La creación de nuevos conceptos para designar innovaciones educativas indica que se está gestando la escuela y la universidad del futuro. Esa será una espacio sin paredes, sin currículos medievales, sin figuras autoritarias que creen saberlo todo, y sin contenidos estáticos. Será una universidad en que el conocimiento se genere en todas direcciones, una universidad dinámica y basada en el código abierto. Es muy probable que no estemos aquí para disfrutarlo pero la semilla se ha sembrado y está germinando.  Mas>

    Zer da Wikipedia?

    tikjesuitak @ 11:32

    Wikipediara, edonork aldatu eta erabili dezakeen entziklopedia askera. wikipedia2001 urteko urtarrilaren 15ean sortuta, bizkor hasi da wikipedia sarean txoko bat egiten. Munduko hizkuntza guztietan eta mundu guztiak idatzitako eduki askeko entziklopedia bat egiteko proiektua da. Hiru urte eta erdi geroago, 2004ko irailean, 10.000 argitarazle baino gehiago ari ziren lanean Wikipedia proiektuak orduan zituen 50 hizkuntza baino gehiagoetan. 2007ko Urtarrilan, ingelesezko bertsioa da sarrera gehien dituena, 1.000.000 baino gehiago.

    Zertarako blog hau?

    tikjesuitak @ 11:17

    makinaTeknologia eta pedagogiaren inguruko berrikuntzen informazio gunea.

    Edonok parte har dezake. Anima zaitez!

    Astero berritu ko da informazioa eta TIK arloaren inguruan sortutako zalantzak argitzeko erabili daiteken tresna izan daiteke.

    Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!