Gosearen aurkako kanpaina 2007
Gosearen aurkako kanpaina 2007. Blog-a ireki
Anima zaitez aurtengo BLOG ean artikuluak eta iritziak sartzen. Zelan egiten dan jakin nahi ba duzu, Evarekin hitz egin .
Gosearen aurkako kanpaina 2007. Blog-a ireki
Anima zaitez aurtengo BLOG ean artikuluak eta iritziak sartzen. Zelan egiten dan jakin nahi ba duzu, Evarekin hitz egin .
Power point dokumentuak prestatzeko baliagarria izan daiteken beste web orri bat.
Irudiak kudeatu eta lantzeko programak. Zure arrgazkiak ikusteko eta moldatzeko programarik ez duzula? Ba hemen eukera interesgarri batzuk Photoshop erosi nahi ez ba duzu.
-Gimp. Photoshop antzekoa baina baimen arazo barik. (dohainekoa)
Irfanview. Edozein formatuko irudiak ikusteko.(dohainekoa)
StudioLine Photo Basic. Aurrekoaren antzekoa.(dohainekoa)
Photoshop. Tresna profesionala.(Ordain
tzekoa)
Bai, librea eta dohakoa. Munduan gero eta gehiago erabiltzen ari den sistema eragilea. Linux
Izen desberdinekin banatzen da baina oinarrian gauza bera da: jabe gabeko sistema, jatorrizko kodeak ez du jaberik. Debian, Ubuntu, Mandriva, Fedora, Suse...dira hauetako batzuk.
Mundu guztiko programatzaileak ari dira eten gabe sistema eragilea berritzen eta euskaldun asko haien artean. Logikoa denez, banaketa gehienak euskeratuta daude.
" Hizkuntzaren aldetik begiratzen badugu, software libre asko eta asko euskaraz erabil daitezkeela azpimarratu behar dugu: hor dago ofimatikako OpenOffice aplikazio osoa euskaraz, edota firefox nabigatzailea, edota nautilus fitxategi kudeatzailea, kalkulagailua, CDak erreproduzitzekoa, evolution posta kudeatzailea... Eleaniztasunerako prestatutako aplikazioak dira, bai Eusko Jaurlaritzak, bai librezalekoek eta bai beste hainbatek euskaratu eta euskaraz mantentzen dituen aplikazioak, hain zuzen ere. Gainera, euskaratze lanetan edonork lagun dezake, horregatik daude hainbeste aplikazio euskaratuta." >>Hikhasi artikulua
Irakaskuntzarako tresna egokia.
Irakaskuntzan erabiltzen ari den tresna bat da. Andaluzia eta Extremaduran adibidez, gobernu autonomoek, ikastetxeetan erabiltzeko aukeratu dute eta bertako premietara egokitutako banaketak erabiltzen ari dira:Linex eta Guadlinex.
Ba dago aipagarria den beste banaketa bat, Edubuntu izenekoa, Irakaskuntzarako moldatutako banaketa edo Distribuzioa(distroa). Begiradatxo bat ematen ba diozue, informatika irakaskuntzan sartzea zein erraza izan daiteken ikusiko duzue.