Zer da Webquest bat?
INTERNET-A BALIABIDE DIDAKTIKO ERABILTZEKO ERA
-
Informazio bilaketa-lan zuzendua
-
Curriculumearekin erlazionaturiko ataza baten garapena, baliabide informatikoen bidez
-
Informazio gehiena Sarean eskuragarri, ahaleginak horren bilaketan baino gehiago, bere erabileran (azterketa, hautaketa, sintesia, ...) zentratzen da. .Irakasleak iharduera proposatzen du (proiektatu eta
diseinatu egiten du) eta ikasleak bere kabuz garatzen du, ezagutza irakaslearen bitartez eraikitzen.
WebQuest-ak diseinatzea ez da edozein Unitate Didaktiko sortzearen ezberdina. Ihardueraren esakuneak ikaslea orientatu behar du: horretarako lan interesgarri eta egingarria eman behar zaio, beharrezko orientabide eta baliabideak eman behar zaizkio, ebaluazioa nolakoa izango den argitu behar zaio, eta azkenik gaia laburtzen eta orokor bihurtzen lagundu behar zaio.
Zer sortu, ekoiztu edo aurkeztuko dute ikasleek?
- Ahozko azalpena
- Bideo grabazioa
- Web orrialde baten ekoizpena
- Power Point aurkezpena
- Oro har, informazioa bildu, analizatu eta eraldatzea eskatzen duen jarduera oro :
- galderak erantzun
- laburpenak egin
- ebazpenak
- norberaren iritzia defendatu...
Nola sortu? Zein urrats jarraitu?
- Proposaturiko ataza bete ahal izateko ikasleak edo taldeak jarraitu beharreko urratsak azalduko ditugu.
- Taldeko partaide bakoitzaren lanaren deskribapena, rol ezberdinen trataera...
- Irakasleak aprendizaiari buruzko laguntza, aholku eta iradokizunak sar ditzake (talde dinamikari buruzko informazioa, brainstorming...)
- Prozesuaren deskribapena laburra, zehatza eta argia izan beharko litzateke.
- Erabiliko ditugun estekak zehaztuko ditugu:
- Kopurua ahalik eta mugatuen izatea komeni da (bestela, ez du zentzurik; irekia utziko genuke).
- Ikasleak aztertuko dituzten webguneak ondo aukeratuak izatea komeni da. Jarraian topatuko dituzu webguneak hautatzeko irizpide eta txantiloi ezberdinak:

Zabaldu
del.icio.us
Kaixo, nireblog komunitate honetan pixka bat trasteatzen zure bitakorarekin topatu naiz eta WebQuest gaia interesatzen zaizula ikusiz, nire blogaren berri eman nahi dizut WQ bildumak eta ikastarotxo bat Ppt-ren bidez eginda aurkituko dituzulako. Aurrera!.
Pilar Etxebarria | 2007-02-15 - 23:19:52 GMT 1 #