Windows Vista Microsoften sistema eragile Berria.
A la última egon nahi dutenentzat, Microsoft konpainiak, Windows Vista sistema eragile berria kaleratu du.
Produktu berri honen aldeko eta kontrako iritziak entzungo dituzue, baina esteka honetan sakatu eskero, EL Pais-ek bere web orrian eskegi duen bideo interesgarri bat ikusteko aukera izango duzue.
" Lehenengo aldia da Microsoftek bere sistema eragilea eskuratzeko erabateko sarbide elektronikoa eskaintzen duena. Orain arte, aurretik instalatzen zuten ordenagailu berrietan edota disko paketeetan.
Microsoftek urteak daramatza finantza, joko eta beste zenbait software informatikoren kopiak online moduan saltzen. Baina, orain arte, ez da ausartu Internet bidezko banaketa egiten, haien ustez, sarea ez baitzen bere produktu izarra banatzeko tokirik ziurrena.
Orain, "morroilo digitalari" esker, arazo hau konponduta ikusten dute. Programaren sarbide-gakoa salbu egotea ahalbidetuko du, besteak beste, software berriak.
Hau guztia gutxi balitz, egun Windows Vista dutenek "Anytime Upgrade" izeneko sistema eragilearen bertsio osatua eskuratzeko aukera izango dute, betiere sareari esker." >>Eitb

Zabaldu
del.icio.us