Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Pedagogiaren inguruko berrikuntzak sarean

07/02/2007 GMT 1

Software librea?

tikjesuitak @ 12:27

linuxBai, librea eta dohakoa. Munduan gero eta gehiago erabiltzen ari den sistema eragilea. Linux

Izen desberdinekin banatzen da baina oinarrian gauza bera da: jabe gabeko sistema, jatorrizko kodeak ez du jaberik. Debian, Ubuntu, Mandriva, Fedora, Suse...dira hauetako batzuk.

Mundu guztiko programatzaileak ari dira eten gabe sistema eragilea berritzen eta euskaldun asko haien artean. Logikoa denez, banaketa  gehienak euskeratuta daude.

" Hizkuntzaren aldetik begiratzen badugu, software libre asko eta asko euskaraz erabil daitezkeela azpimarratu behar dugu: hor dago ofimatikako OpenOffice aplikazio osoa euskaraz, edota firefox nabigatzailea, edota nautilus fitxategi kudeatzailea, kalkulagailua, CDak erreproduzitzekoa, evolution posta kudeatzailea... Eleaniztasunerako prestatutako aplikazioak dira, bai Eusko Jaurlaritzak, bai librezalekoek eta bai beste hainbatek euskaratu eta euskaraz mantentzen dituen aplikazioak, hain zuzen ere. Gainera, euskaratze lanetan edonork lagun dezake, horregatik daude hainbeste aplikazio euskaratuta." >>Hikhasi artikulua

Irakaskuntzarako tresna egokia.

Irakaskuntzan erabiltzen ari den tresna bat da. Andaluzia eta Extremaduran adibidez, gobernu autonomoek, ikastetxeetan erabiltzeko aukeratu dute eta bertako premietara egokitutako banaketak erabiltzen ari dira:Linex eta Guadlinex.

Ba dago aipagarria den beste banaketa bat, Edubuntu izenekoa, Irakaskuntzarako moldatutako banaketa edo Distribuzioa(distroa).  Begiradatxo bat ematen ba diozue, informatika irakaskuntzan sartzea zein erraza izan daiteken ikusiko duzue.

Linux inguruan hasteko<

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!